Gida Praktikoa

Gida Praktikoa 2021

Harremana

Errobi ikastola
Kurutxague Plaza
Marronniers etorbidea
64250 KANBO
Tel. : 06 01 64 28 79
e-mail : errobi.ikastola@orange.fr

Izen emaitea

Izen emateak 2 urtetik goiti egin daitezke haurrak garbitasuna lortuz geroz (pausan ere).
Seaskatik kanpo datorren ikasle baten izen emaitea hezkuntza taldearen onarpenarekin eginen da.
Izenaren emaiteak ikastolan ibiltze erregularra suposatzen du.

Kanbo eta auzo herrietarik datoz haurrak : Ezpeleta, Ainhoa, Larresoro, Luhoso, Itsasu, Zuraide, Makea.

Kotizazioa

Prezioak hilabeteka:

Kotizazioa 12 hilabetez pagatzen ahal da da diru ixurtzez.

Haur bakotx 25 € emanak zaizkio Seaskari.

Klase ordutegia

Ama ikastolako harrera geletan egiten da 8.20tik goiti.

Lehen mailakoen harrera haurtzaindegi eremuan egiten da.

Haurzaindegi ordutegia

Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan

Haurzaindegia urririk da.

Izen emaiteak kantinan

Izen emaiteak kantinan berean egiten dira: l'association Jantegi
Hervé Etchebarne – Jantegi elkartea. Tel : 05.59.93.65.18

Diru laguntzak eskuratzen ahal dira : Horretarako zuen Herriko Etxean ikus. Behar izanez geroz, Seaskak eskolatze agiri bat emaiten du.

Eskola bizia

Garraioak

Bere bizi tokiko Herriko Etxean ikus.

Askaria

Ama ikastolan, askari kolektiboa da.
Lehen mailan, goizetan fruitu bat ekar daiteke.
Arratsaldeko askariak sinple eta goxokirik gabea izan behar du. (sodarik ez)

Ikastolatik ateratzeak

Ikastolako tenoreetan gertatzen diren psikomotrizitate, ortofonia… hitzorduetara joateko baimen orria beteta ohartarazi behar zaie irakasleei.
16:30tan etxera bakarrik doazen haurrek burasoen baimen idatzi bat behar dute.
Usaiaz kanpoko pertsona bat heldu bada haurraren bila, irakaslea goizean abisatu behar da.
Urte hastapenean, autobusa hartzen duten haurrentzat, burasoek baimen gutun bat idatziko dute autobusaren konpainia zehaztuz.

Sendagaiak

Burasoek, medikuarekin, moldatu behar dute haurrek ez dezaten ikastolan erremediorik har.
Ezin bestean, ordonantza batekin eman lirakete.
Aitzitik, haurrek ez dute erremediorik atxikitzen zakuetan, irakasleari emaiten dizkiote goizeko lehen orduan.

Eritasun berezientzat proiektuak (PAI) egiten ditugu.

Urtebetetzeak

Urtebetetze askariak ekar daitezke (denen artean parteka-errexak). Goxokiak une horretan baizik ez dira jaten ahal (bi goxoki haurka gehienik).