Sortu zen 50 urtetatik ikastola izan da bereziki burasoek antolatzen duten eskola asoziatiboa.
Ikastolaren ibilmoldea burasoen elkartearen gain da ; bera da langileen nagusia, erosketetaz arduratzen da, diruzaintzaz…. Lan taldeen bilana egiten du, ikastolaren diru konduak aurkezten ditu eta bulegoa bozkatzen. Hortan burasoek hitza hartzen ahal dute eta pundu inportanteak eztabaidatzen.
Elkartea biltzar nagusi batean biltzen da urtero ikasurte hastapenean eta bukaeran, non nondik norakoak azalduak, eztabaidatuak eta bozkatuak diren.
Bulegoa Lehendakari batek, Diruzain batek eta Idazkari batek osatzen dute eta BNan hartutako erabakiak gauzatzea du helburu. Hezkuntza taldekide batekin eta lan taldeen ordezkariekin hilabetean behin biltzen da ikastolaren ibilmoldea bermatzeko.
Laguntzaile eta ikastolen arteko harremana ere kudeatzen du bulegoak (ordutegiak, material erosketak...)
Lan talde bakotxak proiektu eta gertakarien antolatzea da, bai eta ere ikastolako biziko eremuen kudeatzea.
Famili bakotxak ikastolaren dinamikan parte hartzen du lan talde batean sartuz.
Denen parte hartzea ezinbestekoa da ikastolaren ibilmodearen segurtatzeko. Horretarako famili bakotxari Biltzar Nagusiaren karietarat edo ondoko astean lan talde batean izena emaitea galdegiten diogu.
Besta batzordea
Batzorde hau ekitaldi desberdinen antolatzeaz arduratzen da diruaren sararazteko, ikastolaren ibilmoldea segurtatzeko.
Adibidez : Ezpelatako biper besta kari zikiro baten antolatzea, ganer hustea, Kanboko bestetan taloen saltzea…
Lan talde horrek buraso ororen laguntza behar du ekitaldi horien egunetan.
Txintxuketa taldea
Ikastolako egoitzen artatzeaz eta zaintzeaz arduratzen da. Esku lanetan (iturgintza, hargintza…) adituak diren burasoek dute hortan parte hartzen.
Garbiketa batzordea
Egoitzaren garbiketa antolatzen du (lan zerrendak, material erosketa…).
Famili bakotxak parte hartzen du ikastolako garbiketan : gutxienez 2 aldiz (ostiralez) urtean, baita "garbiketa handietan" ere.
Jantegi batzordea
Kantina kudeatzen duen JANTEGI elkartearekin harremana segurtatzen du.
Harreman batzordea
Ikastolaren kanpoko harremanetaz arduratzen da (ikastolako ongiegile, buraso) : webgunea, ate idekitze egunaren antolaketa, buraso berrien hartzea, komunikazio dokumentuen egitea…
Pedagogia taldea
Ikastolan zein etxean hezkuntzari lotuak diren gaien inguruko gogoetak antolatzen ditu : bilkurak edo aditu batzuen mintzaldiak.
Herri Urrats salmenta taldea
Herri Urratsen jantzien saltzea ikastolan antolatzen du urtean 2 aldiz (salmentaren %20a ikastolarentzat da).
Herri Urrats batzordea
Herri Urratsen bulegoko bilkuretan parte hartzen du (urtean 6 aldiz) bestaren antolatzeko.
Herri Urrats eguneko burasoen parte hartzeaz arduratzen da (frita eta izozkien salmenta, langilleen bazkaria prestakuntza eta serbitsatzea).
Ikastolen Kontseilua
Ikastolen Kontseilua seaskako batzorde erabakitzailea da. Bere baitan dira Seaskaren norabideari edo aurrekontueri buruzko erabaki nagusiak hartzen.
Batzorde hunen kideek Errobi Ikastola ordezkariek dira Ikastolen Kontseiluan.
Integrazio Batzordea
Integrazio Batzordea ikastoletan eskolatuak diren ahalmen urriko haurren buraso eta adixkideen elkartea da. Seaska elkarte-kidea izanik, bertan ikastola guziak ordezkatuak dira, xuxenki hunkituak izan ala ez, denek bat egiten dutelarik ezberdintasuna integratu nahi duen eskola baten alde.
Bere egin beharrak dira : ahalmen urriko haurren ikastolatzea sustatzea, familien laguntzea…
Egoitza
Ikastola berrien altxatzeen edo berritzeen proiektueri buruz gogoetatzen du egoitza egokiak eta erabilgarriak izan ditezen. Seaskaren batzorde eragileari proposamenal egiten dizkio.
Euskaraz Bizi
Euskaldunak ez diren burasoak euskararat hurbil arazten ditu.
Ikastolatik kanpoko harremanetan euskara sustatzea du helburu.
Lan talde honetako kideentzat bilkurak eta tailerrak proposatzen ditu Seaskak. Jarduera horiek ikastola guztiek norabide berberak eramatea ahalbidetzen dute.
Euskarazko haur liburuen salmentak antolatzen ditu Biltzar Nagusiaren karietarat eta eguberriz, bai eta ere ekitaldi batzu burasoen arteko harremanen sustatzeko (adibidez : eguberriko atsal askaria, sagarnotegirat ateraldia..)
Funtzionamendu gastuen pagatzeko, Errobi Ikastolak ekitaldi batzuen antolatzea hautatu du, burasoen parte hartzeari esker. Hola, ikastolako kotizazioak azkarki apaltzen dira.
Ekitaldiak behar den bezela iragaiteko, buraso guzien parte hartzea beharrezkoa da.
Burasoen egin beharrak dira :
Burasoek Seaskakao kolegio batean beste haur bat(zu) eskolatuak ba dituzte, huna zoin de ibilmoldea :