Cliquez ici pour poursuivre en français.

Ongi etorri Errobi Ikastolaren webgunerat!


Nor gira ?

Ikastola elkarte eskola bat da, laikoa eta Hezkuntza Ministeritzarekin pribatu kontratupean. Hortan, ikaskuntza euskaraz egiten da.

Kanboko Errobi ikastola 1976-an sortua da. Herriko haurzaindegia, jantegia, kiroldegi eta beste eskolen ondoan kokatua da. Bi egoitza ditu, bata 1997an eta bestea 2007an eraikiak.
Beraz, ikasleek eskuragarri dituzte instalazio berri eta erabilgarriak, baita ekipamendu eta material pedagogiko adaptatua ere.

Erakasle eta laguntzaileek dute osatzen talde pedagogikoa. Azken hauek ikasleak laguntzen dituzte berdin jantegian eta patioan egunean zehar.

Haurra prest den bezain laster etortzen ahal da ikastolara eta elbarrituei edo ahalmen urriko haurrei ere laguntza pertsonalizatua eskantzen die (ikus Integrazio Batzordearen presentazioa) .

Gure funtzionamendua

Erakasleak Hezkunde Nazionalak ditu pagatzen.

Ibilmolde fresak burasoen gain dira. Kotizazioen eta parte hartzearen bidez pagatuak dira.

Fresa horiek dira : erakasle ez diren langileen soldatak, elektrizitatea, ura, gasa, telefona, gelako materiala, ateraldiak, etabar.

Seaskaren aurkezpena

SEASKA federazioaren partaide dira ikastola guziak. Frantses Hezkuntza Nazionalarekin pribatu kontratupean dira: inmertsio hezkuntza onartzen du eta irakasleak ikuskatzen ditu.
2019an, SEASKAK 36 ikastola federatzen ditu: 11 ama hezkuntza, 20 lehen hezkuntza, 4 kolegio eta lizeo bat. Orotara, 3689 ikastle eskolatuak dira.

Herri Urrats, ikastolen aldeko bestak urtero 80 000 bat jende biltzen ditu Senpereko lakuaren inguruan. Irabaziak ikastoletako egoitza berri edo arraberritzeen gastuen ordaintzeko baliatuak dira.

Integrazio Batzordea ikastolan eskolatuak diren elbarrituen eta adimen urriko ikasleen gurasoek eta lagunek osatzen duten asoziazioa da. Seaskari lotua, ikastola guztiak ordezkatuak dira.